XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ara, gizon, nik ez nizun ezer esan nai, baiña ni ere nere onetatik aterata nauka alimali orrek.
Bost minutuan ere ez du aorik ixiltzen.
Erantzun auxe eman zion andreak gure Butzel`i.
- Eta zer egin genezake? - Beste abere baten truke ematea izango degu onena.
Orrela erabaki zuten biak batean.
Luzaro zai egon gabe, Butzel`ek, artu auntza lokarritik eta an eraman zuan, urteoroko azokara.
Azokara eldu bezin laster, asi zan inguruan begira, eta gizon zaar bat ikusten du, antzar bat saltzeko zuela.
- Ara or abagune egoki bat - esan bere buruari eta alderatzen zaio antzar jabeari, galdezka: - Aitonatxo!, nai al zenduke zure egazti ori nere auntzaren truke ematea?.
Aittonak farra egin zion eta esan: (...).